XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AITA - Nork galerazi behar dit? Zuk?

AMONA - Bake-bakean ari dira, eta ez dute inortxo ere molestatzen...

Beraz, utzitzazu zuk ere bakean.

AITA - Zerorri okerrena, gainera!

Hauxe bai ez nuela espero, ama!

Nik pentsatu zure etxean horrelako... horrelako zerrikeriak egiteko baimenik emango zenienik?

Hara! Orain, orain... orain ulertzen ditut nik...

AMONA - Zer ulertu gero?

AITA - Ezer ez!

Eta, gainera... gizon bakar bat balitz... gaitzerdi!

Baina ez; bi... bi gizon, alajaina!

Harrapazak!

Hau ere ikusi behar genuen!

Nere emaztea horrelako eskandalo batean...

Zer esan behar dute gure bizilagunek?...

Alde, oraintxe bukatuko dut nik zerrikeria hau.

Kendu paretik, ama!

Bat-batean atea zabaldu du.

AMA - Baina zer eskandalo da hau?

AITA - Zer eskandalo?

Zurea eta beste bi zerri horiena da hemen eskandalo bakarra!

Eskerrak azaldu naizen!

Non dira bi zerri horiek?

Txiki-txiki egingo ditut!

Nor da kartak idazten dituena?

Nik hau lehenago jakin izatera... ez pentsa gure Maite zuekin bizitzen geratuko zenik!

Gajoa!

Orain ulertzen dut nere alabatxo maiteak sufritu behar izan duen guztia, (...).